Pasa den urriaren 24an, Berriketan.eus atariak irakurleen Errigoraren saski berde bat zozkatuko zuela iragarri zuen.
Bi astez egon da zabalik zozketan parte hartzeko epea, eta guztira 154 herritarrek eman dute izena. Gaur (azaroak 7) itxi da izen-ematea, 11:00etan, eta jarraian egin da zozketa, aplikazio informatiko baten bitartez. Ibon Urkiarentzat izango da saskia.