Urriko 'Berriketan' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2025ko urr. 31a, 12:00

Tokiko komunikabidearen 310. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atari digitalean. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Kalean da Berriketan aldizkariaren urriko alea. Zenbaki honetan landu diren gaien artean, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: amaitzear den Arimen Gaueko egitarauari buruzko informazioa, Kike Turmixen heriotzaren 20. urtemugaren harira ondutako erreportajea, tokiko lau hedabidek sortu duten Debabarreneko komunikabide berriari dagokion informazioa, azaroaren 1ean ospatuko den Itziarko Periaren nondik norakoak, kirol albisteak...

Bestelako eduki batzuk, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.