2025/11/15 18:00 - 19:00

Dantza

Dantza performacea: 'Sokatik korapilora'

Dantza performacea: 'Sokatik korapilora'
Ispiluen gelan, Deba

Prozesu esperimental sakon baten emaitza da, EmeHatxe (Miren Hazas) eibartarrarena.

Arte plastikoetan murgilduta eta dantzaria izaki, bi diziplinak nahastuz sortutako pieza da ikusiko duguna, berak auto-omenaldi edo autorretratu modura definitzen duena.

Ikuskizunaren ondoren (30’ inguru iraungo du), egilearekin hitz egiteko aukera izango dugu, bere lanaren nondik norakoez.