Zuhatzak eta Kultur Elkarteak dinamizatzaile bat kontratatzeko lan-deialdi bateratua zabaldu dute

Berriketan 2025eko azaroaren 12a

Bi elkarteetako dinamizatzaile lanetan aritzeko prest daudenek abenduaren 5era arteko epea dute euren curriculum-ak bidaltzeko.

Zuhatza Euskara Elkartea eta Debako Kultur Elkartea dinamizatzaile baten bila ari dira. Lan deialdi bateratua egin dute bi elkarteek eta, jakinarazi dutenez, jardunaldi osoko lanaldian aritzeko lanpostu bakarra eskainiko da. 

Elkarlanean oinarritutako deialdi honetara aurkezteko interesa dutenek zuhatzakulturlankidetza@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dituzte curriculumak; abenduaren 5a da horretarako azken eguna. 

Hona hemen lan eskaintzaren xehetasunak:

Funtzioak:

  • Zuhatza Euskara Elkartearen eta Debako Kultur Elkartearen dinamizazio lanak.
  • Kultur ekimenen produkzioa eta antolaketa.
  • Euskalgintzako proiektuen garapena.
  • Dirulaguntzen kudeaketa.

Eskatzen da:

  • Euskara maila oso ona izatea, ahoz zein idatziz.
  • Harremanetarako, taldean lan egiteko eta koordinatzeko gaitasuna.
  • Dinamizazio lanetan eskarmentua izatea: koordinazioa eta kudeaketa, administrazioa, ekimen produkzioa...

Kontuan hartuko dira:

  • Herriko elkartegintza ezagutzea eta esperientzia izatea.
  • Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua izatea.
  • Sare sozialen kudeaketan zein eduki grafikoen sorkuntza eskarmentua izatea.
  • Zuhatza Euskara Elkarteko edo Debako Kultur Elkarteko bazkide izatea.