Iaz hasitakoarekin jarraituz, Arimen Gaua bigarrenez ospatu dugu Deban. Urriaren 8an hasi eta azaroaren 2an eman genuen bukatutzat askotariko jarduerez beteriko aurtengo egitaraua (ipuin kontaketak, film emanaldiak, hitzaldiak, eskulan tailerrak, arimen sukaldaritza, beldurren etxea, Death Cafe saioa…).
Ekimen nagusia urriaren 31n egin genuen. Kaleak apaindu genituen, mozorroak prestatu eta dotore asko makillatuta irten ginen, argazkiak atera genituen eta, Santa Katalinako arimak esnatu ondoren, haiekin batera egin genuen gure ibilbidea herrian zehar.
Arratsaldean hasi eta iluntzera arte herria gure egin genuen; haur, heldu nahiz adinekoak bildu eta elkarrekin ospatu genuen Arimen Gaua.
Egitarau bete-betea antolatu genuen. Danbor hotsek, txalapartariek, adarrak, txistulariek, dantzaldiek, ipuin kontalariek, beldur erretzeek eta kantuek osatu zuten, besteak beste, elkarlanean prestatu genuen egitarau oparoa.
Urrian zehar antolaturiko jarduera ezberdinetan herritar ugarik parte hartu dute eta parte-hartzaile ugari batu zitzaizkigun herrian zehar egin genuen ibilbidera ere.
Hilerrirako bidea hartu behar dugu orain, baina datorren urtean ere deituko gaituzuen itxaropenarekin agurtzen gara. Joan aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu hau guztia posible izan dadin bidelagun izan zareten guzti-guztioi. Zuek gabe hau ez litzateke posible izango.
Eskerrik asko eta datorren urtera arte!!!