Antolatzaileek azaldu dutenez, hainbat osagai izango ditu gaurko festa nagusiak: batetik, arratsaldean kale apainketa, makillaje tailerra (Zuhatza-Kolore Anitzen eskutik) eta photocall-a izango dira aukeran; bestetik, iluntzerako Arimen Ibilbidea iragarri dute.
Zumardiko kioskotik abiatuko da eta, ondoren, Amillagako hilerria, Plaza Zaharra, Foruen plaza, Simon Berasaluze plaza eta Lersundi kalea zeharkatuko ditu, amaiera ekitaldia Plaza Zaharrean eginez. Debatukada, Kulunka, Gure Kai, Kalez Kale eta Kalean Kantuz arduratuko dira, besteak beste, ibilbidea nahiz azken ekitaldia girotzeaz. Eta beldurren erretzea, kontakizuna, irrintziak nahiz txalaparta hotsak ere izango dira.
Ikusle izatetik partaide izatera
Iaz lehen aldiz egindakotik abiatuta, norbanako eta eragile ugarik elkarlanean prestatu dute egitaraua. Asmoa oso argi dute: "Festa irekia izatea nahi dugu eta publikoa ikusle izatetik parte hartzaile izatera igarotzea". Beraz, herritar guztiak gonbidatu dituzte etxetik hartutako edozein trapu zaharrekin mozorrotu eta "euskara, komunitatea, parte-hartzea, natura, berdintasuna, aniztasuna eta izaera" bezalako baloreak oinarri dituen ekimenera batzera.
Baina, gogorarazi dutenez, gaurkoa ez da egitarauko azken ekimena izango. Bihar (azaroak 1) eta etzi (azaroak 2), izan ere, Beldurraren Etxea hartuko du Gaztelekuak.
EGITARAUA
Gaur (urriak 31)
- 17:30. Kale apainketa, Zumardiko kioskoan.
- 18:00. Makillaje tailerra, Zumardiko kioskoan.
- 18:15. Photocall-a, Zumardiko kioskoan.
- 19:30. Arimen ibilbidea, Zumardiko kioskotik abiatuta. Ibilbidea: Amillagako hilerria, Plaza Zaharra, Foruen plaza, Simon Berasaluze plaza, Lersundi kalea eta Plaza Zaharra.
Larunbata (azaroak 1)
- 11:00. Beldurrarren Etxea (LH1), Gaztelekuan.
- 12:00. Beldurraren Etxea (LH3), Gaztelekuan.
- 13:00. Beldurraren Etxea (LH4), Gaztelekuan.
Igandea (azaroak 2)
- 11:00. Beldurraren Etxea (LH2), Gaztelekuan.
- 12:00. Beldurraren Etxea (LH5), Gaztelekuan.
- 13:00. Beldurraren Etxea (LH6), Gaztelekuan.