Organo eta biola kontzertua, etzi, Udako Musikaldiaren baitan

Berriketan 2022ko abu. 2a, 10:52

Loïc Mallié (organoa) eta Karsten Dobers-en (biola) kontzertua hartuko du ostegunean Debako elizak, 20:00etan. Udako Musikaldiaren 39. edizioaren baitan egingo da emanaldia; Bachek modernitatearekin topo egiten duenean izenburupean, bikoteak hamar bat pieza eskainiko ditu, tartean Bach, Messiaen edo Maurice Ravel bezalako konpositoreen obrak interpretatuz.

Musikaldiak datorren asteko ostegunean, abuztuaren 11n, izango du jarraipena elizako klaustroan, Pablo Sorozabal 125. urteurrena kontzertuarekin; Naroa Intxausti sopranoa, Marifé Nogales mezzosopranoa eta German Ormazabal pianista izango dira gonbidatuak. Hilaren 25ean, berriz, Iñaki Alberdiren (akordeoia) emanaldia izango da elizan.

Musikaldiaren baitan antolatutako hitzordu guztiak 20:00etan hasiko dira.