Lanerako prestakuntza

Uni Eibar-Ermua ikastetxeak jardunean dauden langileei zein langabetuei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu; ikastaroak Lanbidek diruz lagundutakoak eta doakoak dira.

Uni Eibar-Ermua Lanbide Heziketako Ikastetxeak hainbat ikastaro antolatu ditu 2022. urteko lehendabiziko hiruhilerako. Ikastaroak lanean diharduten pertsonei zein langabetuei eskainita daude, lehendabizikoek lehentasuna izango badute ere.

Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak) % 100ean lagundutako ikastaroak dira; urtarrilaren 24tik aurrera hasiko dira, taldea osatzean.

INFORMAZIO OROKORRA

  • Langabetuei eta jarduneko langileei zuzendutako ikastaroak.
  • Langabetuek LANBIDEn izena emanda egon beharko dute.
  • Ikastaro guztiak doakoak dira.
  • Matrikula Lanbideren bidez egingo da.

PROGRAMATUTAKO IKASTAROAK

KODEAIKASTAROAIRAUPENADATAEGOERAOHARRAK
UF0044Bitarteko agintearen eginkizuna laneko arriskuen prebentzioan30 ordu2022Matrikula Zabalik(1)(2)(3)
UF0342Gizarte Segurantzaren prestazioak kalkulatzea30 ordu2022Matrikula Zabalik(1)(2)(3)
UF0030Salmenta teknikak60 ordu2022Matrikula Zabalik(1)(2)(3)
UF0858Kalkulu-orriak egitea50 ordu2022Matrikula Zabalik(1)(2)(3)
UF1937Fisika-, kirol- eta jolas-animaziorako ekitaldiak, jarduerak eta jokoak antolatzea eta kudeatzea60 ordu2022Matrikula Zabalik(1)(2)(3)
COMV0108Salmenta jarduerak (Ziurtagiri osoa)510 ordu2022.Matrikula ZabalikGoizeko ordutegia Langabetuentzat

(1) Ordutegia: Astelehen – ostegun: 5:00-8:00

(2) Lehentasunez langileei zuzendutako doako ikastaroa

(3) Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako ikastaroa

INFORMAZIO GEHIAGO

Uxue Zabaleta (telefono zenbakia: 615 77 55 08, e-posta: ikastaroak@uni.eus).