Blues Hotsak jaialdiko kontzertuak ikusteko sarrerak zozkatu ditu Zuhatzak

Berriketan 2022ko aza. 17a, 17:42

Atzodanik azaroaren 20ra arte Soraluzen egiten ari den Blues Hotsak jaialdiko kontzertuetarako sarrera bikoitzak zozkatu dira euskara elkarteko bazkideen artean.

Zuhatzak hilero egiten du zozketa elkarteko bazkideen artean, baina azarokoa berezia izan da, hainbat sari banatu baititu oraingoan. Batetik, Yurrita arrain kontserben produktu sorta irabazi du Aitor Urkaregik. Bestetik, Soraluzeko Blues Hotsak jaialdiko hiru kontzertuetarako sarrera bikoitzak zozkatu berri ditu elkarteak.

Hauek dira irabazleak:

Oihana Irusta. Azaroaren 18an, ostiralean, Paul San Martin & Itziar Yagueren kontzertua ikusteko bi sarrera.

Iñaki Olaizola. Azaroaren 19an, larunbatean, Niko Etxart & Hapa Hapa taldearen kontzertua ikusteko bi sarrera.

Jone Txurruka. Azaroaren 20an, igandean, Carlton Jumer Smith & Hurricane Orquestra-ren kontzertua ikusteko bi sarrera.