Amagoia Arrietak brontzea eskuratu du Bocciako Europako txapelketan

Berriketan 2021ko abe. 10a, 12:44

Amagoia Arrieta Europako Bocciako txapelketan lehiatu zen, azaroaren 22tik 30era, Sevillako San Pabloko Kirolen Jauregian eta brontzezko domina eskuratu zuen BC1 kategorian. Garun paralisia eta hartutako kalte zerebrala duten pertsonen kirolen Espainiako Federazioak antolatu zuen txapelketa.

Europa mailako lehenengo domina izan da Arrietarentzat. Horretarako A taldearen buru ezarri zen Anne Walter alemaniarrari (8-3) eta Orit Klner israeldarrari (4-1) irabazita. Final laurdenetan Katerina Curinova txekiarrari (4-2) gailendu zitzaion. Semifinaletan, aldiz, atzera geratu zen Olga Dolgova errusiarraren (4-5) aurka. Azkenik, kantxara itzuli eta brontzezko domina eskuratu zuen Dora Basic kroaziarraren (4-2) aurrean.