
- ekitaldia hau amaitu da.
Nesken Binakako X. Pala Txapelketaren finala
2022-12-17 11:00

Iruleak Emakume Pilotariak elkarteak antolatuta, Nesken Binakako X. Pala Txapelketa-VII. Maite Etxeberria oroimenezkoaren finala jokatuko dute abenduaren 17an, Debako Aldats pilotalekuan. Pilotazale guztiei finalistak animatzera gerturatzeko deia egin diete antolatzaileek.
Bigarren mailako bikoteak (Maider Blasco-Elena Agirre vs Onitza C.Sukia-Oihana Lazkano) kantxaratuko dira lehendabizi, eta, horren ostean, lehen mailakoen (Yoli Mateos-Maria Badiola vs Leire Mendizabal-Karmele Martinez) txanda izango da. Bi partidak amaitu ondoren, sari banaketarekin hasiko dira, eta, urtero modura, Maite Etxeberria sari berezia banatu eta saski bat ere zozkatuko dute bazkideen artean.