Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Mendi irteera+sagardotegian bazkaria

12 otsaila 8:30 - 17:30

Urteko bigarren mendi irteera bateratua egingo dute otsailaren 12an. Mendi taldeek zehaztu dutenez, Astigarraga inguratzen duten mendietan zehar ibiliko dira lehendabizi, eta sagardo denboraldiaren hasiera baliatuz, Ipintza sagardotegian batuko dira ondoren.

Irteeran parte hartzeko interesa daukatenek burdinkurutz@gmail.com posta elektronikora idatzita izena eman behar dute; otsailaren 6a da horretarako azken eguna. Irteeraren prezioa, bazkaria eta garraioa barne, 50 eurokoa da bazkideentzat, eta 55 eurokoa gainerakoentzat. Irteera egunean 08:30ean abiatuko da autobusa Arena aurretik. Bueltatzeko autobusa 17:30ean egongo da.

Xehetasunak

Data:
12 otsaila
Ordua:
8:30 - 17:30

Antolatzaile

Burdin Kurutz Mendi Taldea

Egoitza

Arena aurrean