
- ekitaldia hau amaitu da.
Jazzez Blai, kontzertua: Arima Soul
2022-07-10 19:00

Lidia Insaustik (ahotsa) eta Mikel Makalak (baxua) sortutako Soul musika proiektu berria dugu Arima Soul, geroago, Paul San Martin (teklatuak) eta Hilario Rodeiro (bateria) gehitu ziren. 70eko hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira ere, hau da Neo-Soul izenekoa. Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Bill Withers, Etta James, Curtis Mayfield, Dee Dee Bridgewater, Marie “Queenie” Lyons…