
- ekitaldia hau amaitu da.
IV. Elkartasun azoka
2022-10-15 10:00 - 14:00

Garapenerako Lankidetzaren Astearen baitan, IV. Elkartasun Azoka egingo dute urriaren 15ean. Ateri badago, Plaza Zaharrean ipiniko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara. Bestelakoan, pasealeku estalian egingo dute azoka. Bertaratzen direnek beste herrialde batzuetako ohiturak ezagutzeko aukera edukiko dute. Honako elkarteek ipiniko dute postua aurten: SMH (Salvamento Maritimo Humanitario),Mugarik gabe,Lumaltik, Parrokiako kooperazio taldea, Liburu solidarioak, Zaporeak eta Bakerako Lankidetza Batzarrea.
Elkartasun azokarekin lotuta, gainera, beste bi ekintza egingo dira. 10:00etan, Kalez Kale txistulari taldekoak txistu eta danbolin doinuekin alaituko dituzte herriko kaleak. 12:00etan, aldiz, udaletxeko bilkura aretoko argazki erakusketara bisita gidatua antolatu dute.