
Irteera gidatua: ‘Lastur familian’
11 azaroa 11:00 - 12:30

Gaztetxoenak izango dira abentura honetako protagonistak. Xarma berezia duen Lasturko auzoan elkartuko dira eta errota zaharrean artoa eho ondoren, irinaz taloa egiten ikasi eta txistorrarekin jango dute. Haurrek zein helduek ongi pasatzeko aukera izango dute.
Bisitari buruzko hainbat datu:
- Iraupena: Ordu eta erdi.
- Bisitari kopuru mugatua: 30
- Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak.
- Prezioa: 10 euro (12 urtetik beherakoentzat: 5 euro)
Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko klikatu hemen.