
- ekitaldia hau amaitu da.
HAB: Irteera interpretatua
27 maiatza 9:45

Maiatzaren 27an, larunbatean, Deban egingo da Geoparkeen Astearen baitako ekimenik nagusietako bat: Historiaurreko Bailararen (HAB) ibilbidearen bisita gidatu interpretatua. Anes Arrinda pasealekuan 09:45ean elkartuta, Sasiolako begiratokira joan-etorriko ibilbidea antolatu du Geoparkeak.
Hainbat adituren eskutik egingo da bisita gidatu hau, euskara eta gaztelania tarkekatuta. Hain zuzen ere, Aranzadi Zientzia Elkarteko Xabier Peñalver arkeologoa, UPV/EHUko Jose Antonio Mujika arkeologoa, eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilario izango dira bidelagunak.