
- ekitaldia hau amaitu da.
Gipuzkoako Adinekoen XX. Ibilaldia
2022-10-15 11:00

AGIJUPENS Erretiratuen eta Pentsiodunen Gipuzkoako Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Adinekoen XX. Ibilaldia egingo da Debabarrenean. Parte hartzaileek, zehazki, Debatik Mutrikura bitarteko ibilaldia osatuko dute urriaren 15ean. Gilen Garcia Debako alkateak egingo duen hasierako agurrarekin emango diote hasiera jardunaldiari. 11:00etan, Arbil Adinekoen Zentroaren kanpoaldean parte hartzen duten guztiei agurra egin eta, jarraian, zumardia igarota, oinezkoentzako zubia zeharkatuko dute, kostaldeko pasealekutik Mutrikuraino joateko. Behin Mutrikura ailegatuta, Joseba Palenzuela alkateak egingo die harrera eta, ondoren, bazkaria egingo da, Miruaitz frontoian, musikarekin girotuta.