Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia

2022-10-07 19:00 - 20:00

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Hitzez ekiteko garaia lelopean egingo den hirugarren Euskaraldirako motorrak berotzen hasteko ekitaldia antolatu du Debako Euskaraldiko herri batzordeak. Euskal Herri osoan aldi berean egingo den ekimenaren nondik norakoak azaldu eta ariketaren gakoen berri emango dute ekitaldian. Besteak beste, aurtengo berritasunen berri eman eta euskara bultzatzeko ekintza plana azalduko dituzte. Plaza Zaharrean ipiniko duten mahaian, gainera, Euskaraldiari buruzko informazioa egongo da eskuragarri, eta ariketan izena emateko aukera ere egongo da.

Xehetasunak

Data:
2022-10-07
Ordua:
19:00 - 20:00

Antolatzaile

Euskaraldia

Egoitza

Plaza Zaharrean