
- ekitaldia hau amaitu da.
Emakumezkoen Pala Azkarra Txapelketa
12 martxoa 8:00 - 15:00

M8aren bueltako ekitaldiekin bat eginez, urteko lehenengo Pala Azkarra Txapelketa antolatu du Iruleak Emakume Pilotarien taldeak. Martxoaren 12an goizez jokatuko da txapelketa Aldats pilotalekuan.
Bertan parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute 685 75 50 74 telefono zenbakira deituta edo idatzita. Aurrelari edo atzelari bezala jokatu nahi duten zehaztu beharko dute parte hartzaileek eta, ondoren, zozketa bidez osatuko ditu bikoteak antolakuntzak. Gogorarazi dute martxoaren 8a dela izena emateko azken eguna.