
- ekitaldia hau amaitu da.
Debako kultur eragileen Plazajira, argazki herrikoia eta afaria
2022-04-07 19:00 - 23:00

Gure Kai, Kulunka, Kalean Kantuz eta beste kultur eragile batzuen artean antolatutako Plazajira izango da. Ekimena 19:30ean hasiko da Agirre jauregian, eta herriko kaleak zeharkatu ostean herriko plazetan iraupen laburreko ikuskizunak egongo dira. Plazajira argazki herrikoiarekin amaituko da, Foruen plazan, 21:00etan. Ondoren, Korrika iritsi bitartean, afaltzeko eta festa giroaz gozatzeko aukera ere egongo da, Aldats pilotalekuan (jatekoa eta edaria norberak eraman beharko ditu).