
- ekitaldia hau amaitu da.
Benito Lertxundi – Kontzertua
2022-12-02 21:30 - 23:30

Kontzertua aurtengo Euskeraz Bagera zikloaren, Euskaraldiaren eta Zuhatza Euskara Elkartea sortu zeneko 25. urteurrenaren baitan antolatu da.
Abenduaren 2ko kontzertua 22:00etan hasiko da eta 90 minutuko iraupena izango du; ateak 21:30ean zabalduko dituzte. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, eserlekuak (plastikozko aulkiak) ez daude aurrez esleituta eta, hortaz, gunera garaiz iristea gomendatu dute (sarrera iritsieraren hurrenkeran izango da). Berogailu sistema jarriko dutela ere aipatu dute.