
- ekitaldia hau amaitu da.
Baionara irteera
4 martxoa 9:00 - 20:00

Debako Arrano Elkarteak Baionara irteera antolatu du, 40. urteurreneko ekintzen barruan. Besteak beste, azoka, museoa eta Baiona ttipia ikusteko bisita gidatua egingo dute eta, ondoren, Baionako Biltxoko elkartean bazkaltzeko tartea hartuko dute.
Irteeran parte hartu nahi dutenek aldez aurretik erosi beharko dituzte txartelak. Labatain eta Arkatzan eskuratu ahal izango dira txartelak; horiek erosteko azken eguna otsailaren 28a da.