
- ekitaldia hau amaitu da.
Antzerkia: “Armiarma”
2022-05-28 19:30 - 20:30
5€
Tolosako Katiuska Antzerki Taldeak Armiarma antzezlana aurkeztuko du, XXXV. Antzerki Astearen baitan.
Hala dio sinopsiak:
Ongi etorri Armiarma S.A.-ra! Lana, lana eta lana! Sar zaitez armiarma-sarearen barruan, eta hor topatuko dituzu nagusiak eta langile xumeak, makina-gizakiak edo gizakianimaliak, arma-fabrikatzaile umoretsuak eta coach motibatzaileak. Gauzarik zentzugabeenak gertatzen dira Armiarma S.A.n: ia-ia errealitatean bezainbeste.